martes, 29 de abril de 2008

Apache linuxen istalatzen

Apache web zerbitzaria instalatzeko, terminala ireki behar da eta bertan lehenik eta behin, ezer egin aurretik, sudo apt-get update egin (aktualizatzeko). Ondoren, istalatzen hasteko, sudo apt-get install apache2 jarriko dugu eta segituan jabetuko gara instalazioa burutzen ari dela.

Instalazioa amaitzen duenean, ea ondo egin duen jakiteko, interneten sartuko gara eta helbidea jartzen den lekuan, http://localhost jarriko dugu, edo bestela http://192.168.14.6 (zerbitzariaren izena). Bertan azaltzen badira apache-ren barnean jasota dauden dokumentuak (hasiera batean bakarra aterako da probarako berak ekartzen duena) ondo funtzionatzen duela esan nahi du.

Zerbitzua martxan jarri edo gelditu egin daiteke, eta horretarako, honako komando hauek jartzen dira linux-eko terminalean:

* sudo /etc/init.d/apache2 stop (gelditu).
* sudo /etc/init.d/apache2 start (hasi).
* sudo /etc/init.d/apache2 restart (berrabiarazi).

Apache zerbitzariak, guk eginiko dokumentuak jasotzeko leku berezi bat erabiltzen du, eta bertara joateko modurik egokiena terminala erabiltzea da: sudo /var/www. Komando hau jarrita, geure dokumentazioa jasoko den lekura helduko gara, eta bertan karpeta bat sortu dezakegu (mkdir adibideak) azken honen barnean sartzeko gure lanak.

Virtual box nola instalau linuxen

Virtualbox makina birtuala instalatu ahal izateko Linux sistema eragilean, lehenik eta behin Virtualbox-en web orrialdean sartuko gara (www.virtualbox.org) eta bertan “Downloads” atalean. Honen barnean, “Binaries (all platforms)” izeneko atal bat azalduko da eta bertan sakatzean, orriaren amaieran, linux bertsio bakoitzerako helbide antzeko bat aterako da. Nire kasuan, Ubuntu 7.4 denez, “feisty” izenekoa aukeratuko dut, baina momentuz ez dugu ezer egingo horrekin.

Terminalean sartuko gara eta sudo vim /etc/apt/sources.list komandoa sakatuko dugu. Jarraian, lista antzeko bat azalduko zaigu eta bertan, amaieraraino joan eta lehen Virtualbox-eko web orria aurkitutako helbidea kopiatu eta pegatuko dugu, beste guztien ondoren. Jarraian, sudo apt-get update egingo dugu aktualizatzeko.

Kargatzen amaitzen duenean, instalatzen hasiko gara. Horretarako, sudo apt-get install virtualbox sakatuko dugu eta instalatzen hasiko da. Instalazioan zehar, gauza pare bat galdetuko dizkigu (continuar sin verificación, delete all modules…). Honekin amaitzean, programak berak instalazioan bertan, talde bat sortuko du eta guk, talde horretan sartu beharko dugu gure erabiltzailea ondo funtziona dezan programak (sudo adduser zubiri vboxusers).

Iada instalatua dago makina birtuala eta erabiltzeko prest.

martes, 22 de abril de 2008

Direktibak sortzen

hauek acceso direkto batzuk izen baittuan bezela dittuk, serbidore nausire sartzeko.



Direktibak edo “Unidades organizativas” izenekoak sortzeko gure domeinuan dauden erabiltzaileentzat, honako pausu hauek eman behar dira: Lehendabizi, “Inicio” botoia sakatu, “Herramientas administrativas” eta “Usuarios y grupos de Active Directory”. Leihatila bat azalduko da eta ezker aldean, zuhaitz egitura bat. Bertan, domeinua azaltzen den lekuan (igodcomputers.com) eskuineko botoiari eman, “nuevo” aukeratu eta “Unidad organizativa”. Azalduko den leihoan, izen bat jartzeko eskatuko da eta bertan, sortuko dugun direktibaren izena jarri beharko dugu (esaterako, ikasleak, honela, ikasle guztientzat konfigurazio berdina jarriko genuke).

Hau egin ondoren, lehen sortutako erabiltzaileak sartu beharko dira direktiba honetan, eta horretarako, erabiltzaileak arrastatzea besterik ez dago. Bestela, posible da erabiltzaile berriak sortzea baita ere eta bertan sartzea. Hau eginda, iada prest gaude erabiltzaileei baldintza batzuk emateko. Horretarako, sortu dugun direktiba berri horri eskuineko botoiarekin emango diogu, eta “propiedades” aukeratuko dugu. “Directiva de grupo” pestañan sartuko gara eta “nuevo” botoia sakatuko dugu direktiba bat sortzeko (araudia izena emango diogu geure kasuan). Sortu ondoren, “editar” sakatu eta leiho berri bat azalduko da non konfigurazioa guztia aldatzeko aukera izango dugun hiru zatitan banatuta: “Configuración de software”, “Configuración de Windows” eta “Plantillas administrativas”.

Perfillek sortzen

perfilek 2 diferente zaudek mobille ta fijue. Fijue kriston putadie dek imajinau hi irakaslie aizela ta ikasle danantzat ordenadore tipo bat sortu deke eskritoxoko fondo iuelakin ta bertan 2 karpetakin bakarrik, danak hau eukikoibe ta naizta aldau hau dana reiniziautekun berrize lenokoa bueltakok. Hori fijue uan, bañe mobillek aldaketak onartzetxik ordun, nai dekan bezela konfigurau laikek ordenadorie



Jarraian egingo dugun ariketa, erabiltzaile bakoitzari perfil bat ematea da. Horretarako, karpeta bat sortu behar da, eta karpeta hori, derrigorrez, Windows 2003 Server instalatua dagoen lekuan egon behar du (geure kasuan D:\).

Beraz karpeta sortuko dugu eta nahi dugun izena emango diogu: perfiles esaterako. Karpeta sortu ondoren, eskuineko botoiarekin sakatu eta “propiedades” aukeratu. Leihotxo bat azalduko da eta bertan, “compartir” pestaña aukeratu eta “compartir esta carpeta” hautatu; “recurso compartido” jartzen duen lekkuan: “perfiles$” jarri, hau da, karpetaren izena eta $. Baimenak emateko, “control total” aukeratu. Karpeta iada egina dago, beraz, aplikar eta amaitu dugu honekin.

Ondoren, “Inicio”-ra joan, “Herramientas administrativas” eta “Usuarios y equipos de Active Directory” horretan sartu. Berriz ere erabiltzaileetan sartu (”users”) eta lehen sortu ditugun erabiltzaileetan honako hau egin: eskuineko botoiaz sakatu erabiltzaile bakoitzean eta “propiedades” aukeraren barnean, “perfil” pestaña hautatu. Bertan, “ruta de acceso al perfil” jartzen duen lekuan, hau jarri:

* \\zerbitzariaren ip-a\sortu dugun karpeta eta $\erabiltzailearen izena. man (perfil fijoa bada) eta .dat (perfil mugikorra bada). Hau da, gure kasuan, \\192.168.12.1\perfiles$\bezeroaxp.man

Behin hau guztia eginda, konturatuko gara “perfiles” karpetaren barnean bi karpeta sortu direla, gure erabiltzaile bakoitzarentzat bat; eta bakoitzaren barnean, bere informazioa dagoela.

Dominixun erabiltzallik sortzen

Dominixun usuaxuk sortzebatxiau, bakoitzek usuaxo horrekin sartulaikek eta pribilegixo desberdiñek eukikotxibe, adibidez empresa baten nausixek bere erabiltzallie jarrikoik ta nai diken dana einlaikek ordenadorin bañe, komertzial batek bere erabiltzallikin, ba iuel ezingoik idazkaxen artxiboik letu o aldau.



Guk sortu dugun domeinuan erabiltzaileak sortzeko, honako pausu hauek eman behar dira: “Inicio”, “Herramientas administrativas”, “Usuarios y equipos de active directory”. Honela, lehiatila bat irekiko zaigu eta bertan, ezkerreko eskeman, “igodcomputers.com” geuk sortutako domeinua azalduko da. Bere barnean sartu eta atal bat ikusiko dugu “users” izenekoa, eta eskuineko pantailan, dauden erabiltzaile guztiak. Eskuineko pantaila horretan eskuineko botoia sakatuko dugu eta “nuevo”, “usuario” aukeratuta, erabiltzaile berri bat sortzen hasiko gara; datuak eskatuko dizkigu:

Izena: sortuko dugun erabiltzailearen izena.
Nombre de inicio de sesion de usuarios: lehen jarri dugun izen bera.
Aurrera.
Pasahitza: erabiltzaileak izango duen pasahitza.
Aukeratu –> “la contraseña nunca caduca”.
Aurrera.
Amaitu.

Eta honela, nahi adina erabiltzailerekin.

DHCP 2. pusketie

Hau aurrekun segidie.... haure etzakiat nola ettean, bideuen ikusi.



1.zatia iada amaituta, gauza bakarra gelditzen da egiteko: “reserva nueva” egitea. Hori egiteko nahikoa da eskuineko botoia sakatu eta aukera hori hautatzea. Jarraian, lehiatila berri bat azalduko zaigu eta bertan ip zenbaki bat eta mac helbidea bat eskatuko dizkigu. Zertarako balio du horrek? Hauxe da arrazoia: Nahi bada domeinuan egongo den ordenagailu batek ip jakin bat edukitzea, bere sare txartelaren zenbakia (mac) jarri behar da eta baita emango zaion ip-a ere; bestela, honek, bakoitzari edozein ip emango dio.

Gure kasuan, domeinuan egongo diren ordenagailuen sare txartelak jarri eta bakoitzaren ip-ak jarri beharko genituzke, hala, egunen batean zerbait beharko bagenu, domeinu berean dauden ordenagailuen artean sare txartel zenbakia begiratzea besterik ez genuke izango. Eta honekin, nahikoa izango litzateke dhcp-a aktibatzeko eta martxan jartzeko.

DHCP 1. pusketie

Hau ya etzakiat zerdan...




DHCP zerbitzarien konfigurazio dinamikoaren protokoloaren ingelesezko siglak dira (Dynamic Host Configuration Protocol). Sare protokolo bat da zeinetan zerbitzari batek sare informatikoan konektatuta dauden konputagailuei konfigurazio parametroak behar dituztenei hauek hornitzen dizkie eta IP helbideen esleipen mekanismo bat dakar gainera.

Zerbitzaria konfiguratzeko, edo beste modu batean esanda, dhcp-a ezartzeko, honako pausu hauek eman behar dira: Dhcp-ko lehiatila ireki (Inicio, panel de control, dhcp); eskuineko botoia sakatu eta ondoren “anbito nuevo” aukera hautatu; pausuak jarraitu (izena eskatzen denean domeinuaren izena jarri, gure kasuan igodcomputers.com). Ip-ak sartzeko eskatzen denean, domeinuan egongo diren ordenagailuen ip-ak ezarri beharko ditugu, ip inicial-etik hasi eta ip final-erarte. Gure kasuan, 192.168.12.1, 192.168.12.2 eta 192.168.12.3. Lehenengoa, ip inicial izango litzateke eta azkena ip final. Maskara: 255.255.255.0, hau da, 24 bit-eko luzaera.

Pausuak amaitzean, accion eta autorizar sakatu beharko da iada baimena izan dezan ip-ak hartzeko. Hala ere, jarraian azaltzen den bideoan pausuz-pausu jarraitzen da prozesua.

Hostai izenak eman ta Dominixun sartu

Host=ordenadorie, bakoitzei izenak eman ta danak len eindeko Dominixun sartukotxiau ola ordenadore danak toki batetik kontrolau al izeteko.



DNSa konfiguratu ondoren, nahi dugun ordenagailu kopurua sartu behar dugu dominuan, denak batera sare berean egon daitezen. Iada zerbitzaria badugunez, guk bi ordenagailu sartuko ditugu sarean: bata Windows XP sistema eragilea duena eta bestea, Linux duena. Hau egiteko beharrezkoa izango da Ip-ak ematea ordenagailu bezeroei (zerbitzaria ez diren beste biak) eta baita izenak ere. Horrez gain, ordenagailu bietan (bezeroetan), Ip-ak aldatu beharko dira eta baita DNSa ere (azken hau zerbitzariarena jarriko dugu). Hau egin ondoren, ea sarean sartuta dauden jakiteko, nahikoa da ping egitea zerbitzaritik ordenagailu bezeroen izenak jarrita; erantzuten badu, ondo dagoela esan nahi du.

Hau guztia egiteko, nahikoa da DNS leihoan sartzea eta domeinuan bi klik egin ondoren, eskuineko botoia sakatu eta zona berri bat sortzea. Hortik aurrera, Ip-a eta izena eskatuko dira eta iada sortuta egongo da. Hala ere, jarraian azaltzen den bideoan dena pausuz-pausu azalduta dago.

DNS konfiguratzen

Hemen DNS-ie konfiguratzen ikixikoiau.hau oso inportatntie dek, hau geizki eñezkeo ezingottuk eta alkar ikusi ordenadorik.




DNS-a konfiguratzeko, naikoa da pausu batzuk ematea eta ondo egin dela egiaztatzea. Horretarako, hasiera botoia sakatu, “todos los programas”, “herramientas administrativas” eta “DNS”. Bertan, ezkerreko aldean, aukera ezberdinak izango ditugu eta haietako batean eskuineko botoia sakatuko dugu eta “crear zona nueva” sakatuko dugu. Eskatzen dizkigun pausuak jarraitu eta zona berriaren izena sartzeko eskatuko digu (igodcomputers.com). Hau egin ondoren aurrera botoia sakatu, beste pausu batzuk eman eta amaierara helduko gara.

Ea ondo dagoen egiaztatzeko, nahikoa da hasierako botoia sakatu, “ejecutar” eta bertan cmd idaztea. Bertan ping igodcomputers.com egin eta ondo badago erantzuna emango du. Ez badu erantzunik ematen, izan daiteke DNS zenbakia sartu ez dugulako IP zenbakia eskatu digutenean. Hala ere, jarraian azaltzen den bideoak dena pausuz-pausu erakusten du.

DNS instalatzen

Gaur tope natxiok ta segi einberdiat blogakin. Oñ DNS sistemie instalakoiau, egixe esan etzakiat ondo zerdan bñ usteiat honen bidez bi ordenadore ikusi laizkekela, o gexo danak ordenadore printzipalan DNS iuela eukiezkeo.





DNS edo Domain Name System, ostalarien izenak eta domeinu izenen informazioa gordetzeko sistema bat da, hierarkizatutako eta banatutako datu-base sare moduko batean, Internet adibidez. Ostalari izen bakoitzeko IP helbide bat ematen du, eta domeinu bakoitzaren posta trukaketak, zerbitzariak zerrendatzen ditu.

DNS zerbitzaria instalatzeko, hasierako botoia sakatu eta “panel de control” aukeratu behar da; bertan “agregar o quitar programas” eta “agregar o quitar componentes de Windows”. Bertan, momentu bat itxaroteko eskatuko digu eta ondoren leiho bat azalduko da non “servicios de red” aukera egin behar dugun. Momentu honetan, cd-a sartzeko eskatuko digu eta Ip bat sartzeko baita ere (nahi duguna, gure kasuan 192.168.1.1). Honekin amaitzean, ordenagailua berrabiarazteko eskatuko du.

Dominixuk sortzen

oingo ontan dominixuk sortuberditxiau ola ordenadore asko sarin eukilaizkeau (konektaute bamos...)
gutxi gora bera ola ettek.



Windows 2003 Server sistema eragilea instalatu ondoren, hurrengo pausua, domeinu bat sortzea izango da. Horretarako, Windows-ek berak dakarren aplikazio batez baliatuko gara. Lehenik eta behin, hasierako botoia sakatu eta “ejecutar” dioen tokian klikatuko dugu. Honela, leihotxo bat irtengo zaigu eta bertan “dcpromo” jarri beharko dugu, leihatila bat azaldu dadin. Bertan eman beharreko pausoak, jarraian azaltzen den bideoan ikus daitezke. Hala ere gauza bat aipatu behar da: Domeinuaren izena eskatzen duenean, derrigorrezkoa da izenaren ondoren puntu bat eta zerbait jartzea, ipodcomputers.com esaterako.

Domeinua egiten amaitzen duenean, ordenagailua berrabiarazteko eskatuko du.

Guindows 2003 instalatzen

Bueno azkeneko hillebetin sartzeke natxiok ta oñ derriorra dala gure blogin ein diauen lana jartzie t... amentxe ba zoze jarri einber...


Enpresa martxan jartzeko, zerbitzari bat instalatuko dugu lehenik eta behin. Horretarako, beharrezkoa da ordenagailuetako batean (zerbitzaria izango dena) Windows 2003 Server sistema eragilea instalatua izatea. Jarraian, instalazioa nola egiten den eta zein pausu jarraitu behar diren azaltzen den bideoa ikusi ahal izango duzue.